Sariak

Urtez-urte Banden Lehiako sariak hobetzen joan gara, taldeen kalitatea handitzen zen heinean. Horri esker, hasierako saria musika tresnak erosteko diru kopurua bazen, 2011tik aurrera talde irabazleari Bilbao BBKLive jaialdian jotzeko aukera ematen zaio.
2012an beste sari bat emateko aukera lortu genuen: talde irabazleak disko bat ekoiztuko du ere. Eta 2014tik aurrera, Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian emanaldia eskainiko du.

Gaur egun, hauek dira bai talde finalistek eta bai irabazleak lortzen dituzten sariak:

Talde irabazlea

Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu:

Irabazleak
  • Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea.
  • 2016eko Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du, zuzeneko emanaldian.
  • 2016eko Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian jotzea.
  • Lehiaketako 2015eko edizioko disko bilduma oroigarria. Azkue Fundazioak lau finalisten kanten disko bilduma oroigarria ekoiztuko du eta finala egunean banatuko du. Taldekide bakoitzak antolatzaileek ekoiztuko dugun lehiaketako bildumako CDaren 10 ale jasoko ditu.

Hiru talde finalistak

  • Azkue Fundazioak Banden Lehiako talde finalisten kanten bilduma osatzen eta ekoizten du. Banda bakoitzeko kide bakoitzak disko oroigarri honen 10 ale jasoko ditu.